Nokia 6220 classic - Konfigurazio ezarpenak

background image

Konfigurazio ezarpenak

Multimedia mezularitza, push to talk funtzioa, posta-elektronikoa, sinkronizazioa,
zuzeneko erreprodukzioa eta arakatzailea erabili aurretik ezarpen egokiak zehaztu
behar dituzu telefonoan. Telefonoak automatikoki konfigura ditzake arakatzaileari,
multimedia mezularitzari, sarguneei eta zuzeneko erreprodukzioari dagozkien
ezarpenak SIM txartelean oinarrituta. Hala ez balitz, erabili ezarpenen laguntzailea
ezarpenok konfiguratzeko. Ezarpenak konfigurazio mezu baten bidez jaso
ditzakezu eta telefonoan gorde. Eskuragarritasunari buruzko informazio
gehiagorako, jo zerbitzu hornitzailera edo hurbilen duzun Nokia banatzailera.

Konfigurazio mezu bat jasotzen baduzu eta ezarpenak automatikoki gordetzen
eta aktibatzen ez badira,

Mezu berri 1

mezua agertuko da pantailan. Ezarpenak

gordetzeko, aukeratu

Erakutsi

>

Aukerak

>

Gorde

. Agian hornitzaileak emandako

PIN kodea idatzi beharko duzu.