 
■ FM irratia
Irratia irekitzeko, aukeratu
>
Aplikazioak
>
Radio
. Irratia itzaltzeko,
aukeratu
Irten
.
Irratia lehenengo aldiz irekitzen duzunean, laguntzaile batek bertako irrati kateak 
gordetzen lagunduko dizu (sare zerbitzua).
Zerbitzu bisualari eta kateen direktorioari buruzko eskuragarritasuna eta kostuak 
ezagutzeko, jo zerbitzu hornitzailera.
FM irratia entzuteko, gailuak haririk gabeko antena ez den beste antena bat erabiliko du. 
Aurikular edo osagarri bateragarria jarri behar zaio gailuari FM irratiak funtzionamendu 
egokia izan dezan.
Oharra: Musika neurrian entzun. Bolumen altuarekin jarraian denbora gehiegi 
egoteak zure entzumena kaltetu dezake. Ez ezazu gailua zure belarriarengandik 
hurbil jarri bozgorailua jarrita dagoen bitartean, bolumena altuegi egon baitaiteke.
Irratiak Radio Data System (RDS) funtzionalitatea onartzen du. RDS onartzen 
duten irrati kateek informazioa bistara dezakete, adibidez irrati katearen izena. 
Ezarpenetan aktibatuta egonez gero, RDS unean erreproduzitzen ari den irrati 
katearen frekuentzia alternatiboak ikuskatzen saiatzen da, harrera ahula bada. 
Telefonoa automatikoki frekuentziak bilatzeko ezartzeko, aukeratu 
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Ordezko frekuentziak
>
Bilaketa auto. aktib.
.