Konexioak
Aukeratu >
Ezarpenak
>
Tel. ezarp.
>
Konexioa
eta aukeratu hauetako bat:
Bluetootha
— Bluetooth teknologia aktibatzeko edo desaktibatzeko eta Bluetooth
ezarpenak aldatzeko. Ikus “Bluetooth konexioaren ezarpenak”, 73. orrialdean.
USB
— USB ezarpenak aldatzeko. Ikus “USB konexioa”, 74. orrialdean.
Helburuak
— helmuga jakinetarako erabili beharreko konexio metodoak zehazteko
Pakete-datuak
— datu pakete konexioen ezarpenak zehazteko. Datu paketeen
ezarpenek datu paketeen konexioa erabiltzen duten sargune guztiengan daukate
eragina.
• Datu paketeak onartzen dituen sare batean zaudenean telefonoa datu
pakete sarera konekta dadin, aukeratu
Pakete datuen konexioa
>
Erabilg.
dagoenean
.
Behar denean
aukeratuz, gailuak datu pakete konexioa
erabiltzen du horren beharra duen aplikazio edo funtzio bat hasten baduzu.
• Ordenagailuarekin erabiltzerakoan telefonoak modem gisa funtziona dezan
sargune bat zehazteko, aukeratu
Sargunea
.
• UMTS sareetan HSDPAren erabilera (sareko zerbitzua) gaitzeko, aukeratu
Abiad. han. p. sarbidea
. HSDPA laguntza aktibatuta dagoenean, mezuak,
mezu elektronikoak eta arakatzailearen orriak sare zelularra erabiliz
deskargatzea azkarragoa izan daiteke.
Datu-deia
— datu deien konexioaren iraupena zehazteko. Datu deien ezarpenek
GSM datu deiak darabiltzaten sarguneei eragiten die.
Bideo partek.
— SIP profilaren ezarpenak eskuz zehazteko. Ikus “Bideoak
partekatzeko ezarpenak”, 25. orrialdean.
Presentzia
(sareko zerbitzua) — presentzia ezarpenak ikusteko eta editatzeko.
Konexio aplikazioek, hala nola push to talk aplikazioak, presentzia ezarpenak
erabiltzen dituzte. Ezarpenak zerbitzu hornitzailearengandik lor ditzakezu.
SIP ezarpenak
— SIP (session initiation protocol) profilak ikusteko eta editatzeko.
Ikus “Bideoak partekatu”, 24. orrialdean.
XDM profila
— XDM profil bat sortzeko edo editatzeko. Ezarpenek komunikazio
aplikazioei eragiten die, hala nola, presentziari eta push to talk aplikazioari.
Honela zerbitzu hornitzailea sareko zerbitzarietan gordetako erabiltzaileen
datuetara sar daiteke, adibidez, push to talk taldeetara.. Ezarpenak zerbitzu
hornitzailearengandik lor ditzakezu. Ikus “Konfigurazio ezarpenak”, 12. orrialdean.
67
D a t u k u d e a k e t a
Konfigurazioak
— konfigurazio testuinguruak ikusteko eta editatzeko. Funtzio
batzuetarako konfigurazioa ezarpenak beharrezkoak dira, web arakatzailerako eta
multimedia mezularitzarako, esaterako. Ezarpenak zerbitzu hornitzailearengandik
lor ditzakezu. Ikus “Konfigurazio ezarpenak”, 12. orrialdean.
APN kontrola
— datu pakete sarguneen erabilera mugatzeko. Ezarpen hau
eskuragarri egoteko SIM txartelak zerbitzua onartu behar du. Ezarpenak
aldatzeko, PIN2 kodea behar da.