 
Orokorra
Aukeratu >
Ezarpenak
>
Tel. ezarp.
>
Orokorra
eta aukeratu hauetako bat:
Pertsonalizaz.
— pantaila, egoneko itxura, tonuak (deienak, alarmenak etab.),
hizkuntza, gaiak eta ahots komandoak egokitzeko
Data eta ordua
— ordua, data eta pantailaren formatua zehazteko
Osagarriak
— hobekuntza baten ezarpenak aldatzeko. Aukeratu hobekuntza bat
eta nahi duzun ezarpena.
Nire gakoa
— Nire teklari dagokion lasterbidea aldatzeko. Ikus “Egonean modua”,
14. orrialdean.
Segurtasuna
— telefonoaren eta SIM txartelaren ezarpenak aldatzeko, PIN kodea
eta blokeo kodea, esaterako; ziurtagirien xehetasunak ikusteko, autentikatzeko 
eta segurtasun moduluak editatzeko
Deiak murrizten dituzten segurtasun-aukerak gaituta egonda ere (deiak blokeatzea, 
erabiltzaile talde itxia eta markatze finkoa, adibidez), telefonoan programatutako larrialdiko 
zenbaki ofizialera deitzea dago.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software 
instalazioarekin lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen 
arren, ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori 
benetan aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du 
eskaintzen inolako babes motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri 
zuzenak, egiazkoak edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria 
erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen mugatua izaten dute. “Ziurtagiri 
iraungia” edo “Ziurtagiri onartezina” testuak agertzen badira, nahiz eta ziurtagiriak 
onargarria izan behar lukeen, egiazta ezazu gailuaren egungo data eta ordua 
zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen, ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa dela 
eta ziurtagiria benetan zerrendan dagoen jabearena dela egiazta ezazu.
Fabrik. ezarp.
— ezarpen batzuen jatorrizko balioak berrezartzeko. Blokeo kodea
behar duzu.
Posiziona.
(sareko zerbitzua) — kokapen ezarpenak aldatzeko. Ikus “Kokapenaren
ezarpenak”, 27. orrialdean.