Nokia 6220 classic - Aplikazio bat instalatu

background image

Aplikazio bat instalatu

.jar fitxategia beharrezkoa da Java aplikazioak instalatzeko. Hau falta bada,
baliteke gailuak deskargatzeko eskatzea.

1. Aplikazio bat edo software pakete bat instalatzeko, aukeratu

Instalaziofitxat.

eta joan instalazio fitxategira. Memoria txartelean instalatutako aplikazioek

adierazlea dute.

2.

Aukerak

>

Instalatu

aukeratu.

Bestela, bilatu aplikazioa memoria txartelean edo telefonoan, aukeratu
aplikazioa eta sakatu gurpila instalatzen hasteko.

Instalazioan zehar, telefonoak instalazio prozesuaren berri emango dizu.
Sinadura edo ziurtagiri digitalik ez duen aplikazio bat instalatzen baduzu,
telefonoak ohar bat erakutsiko dizu. Instalazioarekin jarraitu, aplikazioaren
jatorria eta edukia seguruak direla dakizunean soilik.

Java aplikazioak datu konexio bat ezartzen edo mezu bat bidaltzen saia daitezke.
Instalatutako Java aplikazio baten baimenak editatzeko eta aplikazioaren
sargunea zehazteko, aukeratu

Apl. instalatuak

, joan aplikaziora eta aukeratu

Ireki

.

Memoria-txartel bateragarri batean aplikazioak instalatu eta gero, instalazio-fitxategiak
(.sis) telefonoaren memorian geratzen dira. Fitxategiak memoria handia har dezakete, beste
fitxategi batzuk gordetzea eragotziz. Memoria nahikoa mantentzeko, erabili Nokia PC Suite
instalazio fitxategien segurtasuneko kopiak PC bateragarri batean sortzeko; gero, erabili
fitxategien kudeatzailea instalazio fitxategiak gailuaren memoriatik ezabatzeko. Ikus
“Fitxategi kudeatzailea”, 68. orrialdean. .sis fitxategia mezu baten eranskina baldin bada,
ezabatu mezua postontziko Mezularitzatik.