Nokia 6220 classic - Bluetooth konektibitatea

background image

Bluetooth konektibitatea

Bluetooth teknologiak gailu elektronikoen arteko hari gabeko konexioa
ahalbidetzen du 10 metroko (33 oineko) erradio batean.

Telefonoa bateragarria da Bluetooth 2,0 zehaztapenarekin eta profil hauek onartzen ditu:
Audio banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo kontrola, oinarrizko irudigintza, gailu
identifikazioa, deien sarea, fitxategi transferentzia, eskulibrea, entzungailua, Object Push,
serie ataka, SIM sarbidea, gidarako sarbidea, audio/bideo banaketa orokorra, sarbide
orokorra eta Object Exchange orokorra. Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu
batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokiak onartutako osagarri
homologatuak soilik erabili. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek telefono
honekin bateragarriak ote diren.

Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta, beraz,
bateriaren iraupena murrizten dute.

Ez onartu Bluetooth konexioak iturri fidagarrietatik ez badatoz.

Datuak bidali edo jaso ondoren Bluetooth konexioa automatikoki eteten da.

background image

73

K o n e x i o a k