 
Datuak bidali
1. Bidali nahi den elementua gordeta dagoen aplikazioa ireki.
2. Bidali nahi duzun elementura joan eta aukeratu
Aukerak
>
Bidali
>
Bluetooth bidez
.
3. Telefonoa inguruko gailuak bilatzen hasten da. Parekatutako gailuek
adierazlea dute. Telefono batzuek telefonoaren helbide errepika ezina erakuts 
dezakete. Telefonoaren berezko helbidea ikusteko, idatzi *#2820# kodea 
telefonoa egonean dagoela.
Lehenengo gailuak bilatu badituzu, aurrez aurkitutako gailuen zerrenda 
erakutsiko da. Bilaketa berri bat hasteko, 
Gailu gehiago
aukeratu.
4. Zein gailutara konektatu nahi duzun aukeratu.
5. Datuak transferitu aurretik beste gailua uztartu egin behar bada, tonu bat
entzungo da eta pasakodea eskatuko zaizu. Sortu zure pasakodea eta 
partekatu pasakodea gailuaren jabearekin. Ez duzu pasakodea gorde beharrik.