Nokia 6220 classic - 19. Bateria eta kargagailuaren informazioa

background image

19. Bateria eta kargagailuaren informazioa

Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da. Telefono honen bateria BP-5M da.
Telefono hau ondorengo bateriek emandako energiarekin erabili behar da: AC-3, AC-4, AC-5
edo DC-4 kargagailuak eta CA-44 egokitzailea. Bateria behin eta berriro kargatu eta
deskargatu daiteke, baina azkenerako agortu egiten da. Hitz egiteko eta egoneko tarteak ohi
baino nabarmen laburragoak badira, bateria aldatu egin beharra dago. Nokiak
homologatutako bateriak eta bateria kargatzeko Nokiak zure telefonorako diseinaturiko
kargatzaile homologatuak soilik erabili. Onartu gabeko bateria edo kargagailu bat
erabiltzeak sute, leherketa, edo bestelako arriskuren bat suposa lezake.

Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan erabili ez baldin bada, beharbada
kargatzailea konektatu, deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko da bateria
kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago, kargatzailearen ikurra
pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.

Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargatzailea deskonektatu.

Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta telefonotik deskonektatu. Ez utzi
guztiz kargatutako bateriarik kargatzaileari konektatuta, gehiegi kargatzeak bateriaren
iraupena labur bait dezake. Guztiz kargatutako bateria erabili gabe utziz gero, pixkanaka
deskargatu egingo da.

Bateria 15º eta 25º artean gordetzen saiatu. Tenperatura oso altu edo baxuek bateriaren
bizitza eta gaitasuna murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak
denboraldi batean ez funtzionatzea. Bateriaren errendimendua asko gutxitzen da zero
azpiko tenperaturetan.

Ez zirkuitu-laburrik eragin bateriari. Nahi gabe zirkuitu-laburra sor daiteke, metalezko
objekturen batek (txanpon bat, klip bat edo axota bat, adibidez) bateriaren terminal positibo
(+) eta negatiboak (-) zuzenean konektatzen baditu. (horiek banda metalikoen antza dute
baterian). Sakelean edo poltsan ordezko bateria bat eramanez gero hori gerta liteke.
Terminaletan zirkuitu-laburrik gertatuz gero, bateria edo konektatutako objektua hondatu
egin litezke.

background image

78

B a t e r i a e t a k a r g a g a i l u a r e n i n f o r m a z i o a

Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Hondatuta egon arren, lehertu egin
daitezke. Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete behar dira. Ahal dela,
birziklatu. Ez bota etxeko gainerako hondakinekin batera.

Telefono edo bateriak ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu, zulatu edo txikitu.
Bateriak isuririk izanez gero, likidoa begietatik eta azaletik urrun mantendu. Likidoa
begietan sartu edo azalera eroriz gero, berehala urarekin garbitu edo medikuarengana joan.

Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu
bateria ur edo beste likidoren batean murgildu edo busti.

Bateriaren erabilera okerrak sute, leherketa edo bestelako arriskuren bat eragin lezake.
Telefonoa edo bateria eroriz gero, gainazal gogor batera bereziki, eta kaltetu egin dela
irudituko balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu zentroren batera erabiltzen jarraitu aurretik.

Bateria dagokion helbururako bakarrik erabili. Ez erabili hondatuta dagoen kargatzaile edo
bateriarik. Zure bateria umeen eskuetatik urrun gorde.