Nokia 6220 classic - Nokia baterientzako autentikazio jarraibideak

background image

Nokia baterientzako autentikazio jarraibideak

Erabil ezazu beti Nokia bateria originalak zure segurtasunerako. Nokiaren jatorrizko bateri
bat erabiltzen ari zarela egiaztatzeko baimendutako denda batean erosi eta ondorengo
pausoak jarraituz hologramaren jatorria egiaztatu:

Hurrengo urratsak zuzentasunez bete arren, ez dago erabateko ziurtasunik bateria egiazkoa
dela ziurtatzeko. Edozein arrazoirengatik bateria egiazkoa ez dela susmatuz gero, hau da,
Nokia bateria original bat, ez ezazu erabili eta eraman ezazu Nokia zerbitzu gune
hurbilenera edo hornitzailearengana laguntza eskatzeko. Zure hornitzaileak edo Nokia
zerbitzu puntu baimenduak bateriaren egiazkotasuna aztertuko du. Egiazkotasuna aztertu
ezingo balitz, bueltatu ezazu bateria erosi zenuen tokira.

Hologramaren egiazkotasuna

1. Hologramaren etiketa begiratzerakoan, Nokiaren esku

elkartuen ikurra ikusi beharko litzateke angelu batetik eta
Nokia Original Enhancements logotipoa bestetik.

2. Holograma ezkerrera, eskuinera, gora eta behera okertzean, 1, 2,

3 eta 4 puntu ikusi beharko lirateke alde bakoitzean hurrenez
hurren.

background image

79

A r r e t a e t a m a n t e n i m e n d u a

Eta zure bateria egiazkoa ez baldin bada?

Etiketan Nokia holograma duen zure Nokia bateria egiazko bateria bat dela egiaztatu ezin
badezakezu, mesedez ez ezazu bateria erabili. Eraman ezazu hurbilen daukazun Nokia
zerbitzu gune baimendura edo hornitzailearengana laguntza eskatzeko. Fabrikatzaileak
onartzen ez duen bateria bat erabiltzea arriskutsua izan daiteke; errendimendu gutxiago
izateaz gain, telefonoa eta bere osagarriak honda baititzake. Gainera, gailuari ezartzen
zaion edozein onarpen edo berme baliogabetu dezake.

Nokia bateriei buruz gehiago jakiteko, begira ezazu orrialdea.