Lineaz kanpo profila
Lineaz kanpo profila aktibatzeko, sakatu labur pizteko tekla eta aukeratu
Lineaz
kanpo
. Lineaz kanpo profila desaktibatzeko, sakatu labur pizteko tekla eta
aukeratu beste profil bat.
Lineaz kanpo profila aktibatuta dagoenean, sare zelularreko konexio guztiak
desgaituta egoten dira. Dena den, telefonoa SIM txartelik gabe erabil dezakezu,
irratia edo musika entzuteko. Gogoan izan telefonoa itzaltzea telefono
mugikorrak debekatuta dauden guneetan.
Garrantzitsua: Konexiorik gabeko profilean ezin da deirik egin edo jaso, ezta
haririk gabeko sare estaldura eskatzen duten beste funtzio batzuk erabili. Hala
ere, zure telefonoan programaturiko larrialdi zenbaki ofizialera deitzea posible
litzateke. Deiak egin ahal izateko, lehenik eta behin profilak aldatu eta, gero,
telefonoaren funtzionalitatea aktibatu behar da. Gailua blokeatua izan bada,
sar ezazu blokeatzeko kodea.