 
■ Assisted GPS
Assisted GPS (A-GPS) datu pakete konexio baten bidez laguntzarako datuak lortzeko 
erabiltzen da, zure telefonoak sateliteen seinalea jasotzen duen zure uneko kokapenaren 
koordenatuak kalkulatuz.
Operadoreak konexio mota hauengatik tarifa bereziak kobra diezazkizuke, zure 
harpidetzaren arabera. Interneteko sargune egokiak eta zerbitzu honi lotutako 
tarifak ezagutzeko, jo zerbitzu hornitzailera.
Telefonoa Nokia A-GPS zerbitzua erabiltzeko aurrekonfiguratuta dago, 
hornitzailearen beste ezarpen bereziak eskuragarri ez daudenean. Laguntza 
datuak Nokia A-GPS zerbitzaritik lortzen dira, beharrezkoak direnean soilik. 
Kokapen metodo ezberdinak desgaitzeko, ikus “Kokapenaren ezarpenak”, 
27. orrialdean.
A-GPS erabiltzeko, Interneteko datu pakete sargune bat izan behar duzu 
zehaztuta. Ikus “Kokapenaren ezarpenak”, 27. orrialdean.