 
Mapak arakatu
Aukeratu >
Mapak
; edo sakatu Nire tekla. Ikus “Nire tekla”, 17. orrialdean.
Maps lehenengoz erabiltzerakoan, sargune zelularra zehaztu beharko duzu zure 
kokapenari dagozkion mapak deskargatzeko. Lehenetsitako sargunea beranduago 
aldatzeko, aukeratu 
Aukerak
>
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Internet
>
Sareko helbidea
.
Telefonoa tokiko sarea ez den beste sare batera konektatzen denean ohar bat 
jasotzeko, aukeratu 
Aukerak
>
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Internet
>
Roaming
oharra
>
Aktibatu
. Sare zerbitzu hornitzailearengana jo ibiltaritza kostuei buruzko
informazio gehiago lortzeko.
Datu transferentzia adierazleak erabiltzen ari den Interneteko konexioa eta 
aplikazio abiaraziz geroztik transferitu den datu kopurua erakusten ditu.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean zehaztu gabe edo osatu gabe daude. 
Ez oinarritu telefono honetan ematen diren mapetan soilik.
Maps irekitzerakoan, azken saioa gorde zeneko herrialdearen hiriburua ikusten da. 
Herriaren mapa deskargatu egiten da, behar izanez gero.
GPS konexio bat ezarri eta azken kokapena ikusteko, sakatu 0 edo aukeratu
Aukerak
>
Nire kokap.
.
Pantailaren beheko eskuineko ertzean
GPS adierazleak satelitearen
seinalearen eskuragarritasuna eta indarra erakusten ditu. Barra batek satelite bat 
adierazten du. Telefonoak satelitetik GPS konexioa ezartzeko behar adina datu 
jasotzen dituenean, barra berde bihurtzen da. Telefonoak lau sateliteren seinalea 
jaso behar du kokapenaren koordenatuak kalkulatu ahal izateko. Hasierako 
kalkuluaren ondoren, hiru sateliteren seinaleak nahikoa dira.
Zooma hurbildu edo urruntzeko, * edo # sakatu. Mapan zehar mugitzeko 
nabigazio teklak erabili. Mapak automatikoki deskargatuko dira, dagoeneko 
jaitsita ez dagoen alde batera mugitzen bazara. Ikus “Mapak deskargatu”, 
30. orrialdean. Mapak dohainik dira, baina hauek jaisteak zure zerbitzu 
hornitzailearen saretik datu kopuru handiak bidaltzea suposa dezake. Datu 
transmisioen kostuei buruzko informazio gehiago jasotzeko jo zure zerbitzu 
hornitzailearengana. Mapak automatikoki gordetzen dira telefonoaren memorian 
edo memoria txartel bateragarri batean (sartuta badago).
 
30
K o k a p e n a