Nokia 6220 classic - Helmugaraino nabigatu

background image

Helmugaraino nabigatu

Aholkua: Doako lizentzia bat erabiliz nabigazioa probatzeko, aukeratu

Mapak

>

Aukerak

>

Gidatu hona:

edo

Honaino ibili

. Maps aplikazioak

telefonoarentzat lizentzia eskuragarri dagoen egiaztatzen du. Lizentzia
aktibatzeko, aukeratu

Ados

. Lizentzia behin erabil daiteke.

Ahotsez lagundutako oinezkoentzako eta gidatzeko nabigazio lizentzia erosteko,
aukeratu

Aukerak

>

Gehigarriak

>

Nab. geh.

. Oinezkoentzako nabigazioa

erosteko, aukeratu

Oinez

. Zerbitzua kreditu txartelarekin edo telefonoko

fakturaren bidez ordain dezakezu, zure zerbitzu hornitzaileak onartzen badu.

Nabigatzen hasteko, aukeratu kokapena, sakatu gurpila eta aukeratu

Gidatu hona:

edo

Honaino ibili

.

Gidatzeko nabigazio lehen aldiz erabiltzen duzunean, telefonoak ahotsezko
laguntzarako hizkuntza aukeratzeko eta dagozkion fitxategiak deskargatzeko
eskatuko dizu. Beranduago hizkuntza aldatzeko, Maps aplikazioaren pantaila
nagusian, aukeratu

Aukerak

>

Tresnak

>

Ezarpenak

>

Nabigazioa

>

Ahots

bidezko gidaritza

. Ahotsezko laguntza ez dago eskuragarri oinezkoentzako

nabigaziorako.

Nabigazioan zehar ikuspegi batetik bestera aldatzeko, sakatu gurpila eta aukeratu

Maniobren ikuspegia

,

Txori begi ikuspegia

edo

Gezi ikuspegia

.

Sortutako ibilbidea baztertu eta beste bat erabiltzeko,

Aukerak

>

Bes. ibil. bat

aukeratu.

Nabigazioa gelditzeko, aukeratu

Aukerak

>

Gelditu

.