■ Mezuak idatzi eta bidali
Telefonoak mezu bat baino gehiago behar dituzten testu mezuak onartzen ditu. Mezu
luzeagoak bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek
bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentuak eta bestelako ikurrak dituzten
karaktereek eta hizkuntza jakin batzuetako karaktereek leku gehiago hartzen dute, eta mezu
batean bidal daitekeen karaktere kopurua murriztu egiten da.
Haririk gabeko sareak MMS mezuen neurria muga dezake. Txertatutako irudiak muga hori
gaindituz gero, telefonoak irudia txikiagotu egin dezake MMS bidez bidali ahal izateko.
Aukera bateragarriak dituzten telefonoek soilik jaso eta bistara ditzakete multimedia-mezuak.
Mezuen itxura aldatu egiten daiteke mezua jasotzeko erabilitako telefonoaren arabera.
1. Aukeratu >
Mezularitza
>
Mezu berria
eta mezu mota. Testu mezu bat edo
multimedia mezu bat sortzeko, aukeratu
Mezua
. Mezu mota automatikoki
aldatzen da edukiaren arabera.
2.
Nori
eremuan, idatzi hartzaileen telefono zenbakiak edo helbide elektronikoak
edo hartzaileak Kontaktuetatik aukeratzeko, sakatu gurpila. Hartzaileak puntu
eta koma bidez bereizi(;).
3. MMS baten edo mezu elektroniko baten gaia idazteko, zoaz
Gaia
eremura.
MMS mezuan gaiaren eremua ikusgai ez badago, aukeratu
Aukerak
>
Mezuaren goiburuak
, markatu
Gaia
eta aukeratu
Ados
.
4. Mezuaren eremura joan eta idatzi mezuaren edukia.
Testu mezu bat idazterakoan, mezuaren luzera adierazleak zenbat karaktere
idatz ditzakezun adieraziko dizu. Adibidez, 10 (2) ikusten baduzu, oraindik
10 karaktere idatz ditzakezu, mezua bi mezutan banatuta bidaltzeko.
Multimedia mezuetan eta mezu elektronikoetan objektuak gehitzeko,
argazkiak, bideoak, oharrak edo bisita txartelak etab., sakatu gurpila eta
aukeratu
Sartu edukia
.
Audio mezu baterako grabaketa bat egiteko, aukeratu
Grabatu
. Aurrez egindako
grabaketa bat erabiltzeko, aukeratu
Aukerak
>
Soinu-klipa gehitu
>
Galeriatik
.
5. Mezua bidaltzeko, aukeratu
Aukerak
>
Bidali
.