Nokia 6220 classic - 9. Kamera

background image

9. Kamera

Telefonoak bi kamera ditu argazkiak ateratzeko eta bideoak grabatzeko.
Telefonoaren atzeko aldean bereizmen handiko kamera nagusia dago, paisaia
ikuspegia darabilena eta telefonoaren aurreko aldean bereizmen txikiagoko
bigarren kamera dago, erretratu modua darabilena.

Telefonoak 2592x1944 pixeleko bereizmena onartzen du kamera nagusia erabiltzerakoan.
Gida honetan irudiaren bereizmena modu ezberdinean azal daiteke.

Argazkiak eta bideoak galerian gordetzen dira, bakoitza dagokion karpetan.

Argazkiak eta bideoak bidaltzeko, multimedia mezuak, mezu elektronikoetako
eranskinak edo Bluetooth konexioa erabil ditzakezu,besteak beste. Lineako album
batera ere igo ditzakezu. Ikus “Sarean partekatu”, 43. orrialdean.