Kokapen informazioa
Etiketa geografikoekin argazkia atera zen lekuari buruzko informazioa gehi
dezakezu fitxategiaren xehetasunetan. Informazioa hau beste aplikazio batzuetan
ere erabil daiteke. Adibidez, Maps erabiltzerakoan mapako kokapen bateko argazki
eskuragarriak ikus ditzakezu.
Kameran kokapen etiketak aktibatzeko, aukeratu
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Grabatu
kokapena
>
Jarrita
.
Kokapen informazioa argazkira gehitzen denean,
ikusten da pantailaren
beheko aldean. Satelite bidezko kokapen informazioa eskuragarri ez badago,
agertzen da pantailan.
Kokapen informazioa eskuragarri ez dagoenean, GPSak lanean jarraitzen du
hainbat minutuz. Tarte horretan satelite bat aurkitzen bada, bitartean ateratako
argazkiei GPS datuetan oinarritutako kokapen etiketa gehitzen zaie. Ikus
“Argazki kameraren ezarpenak”, 49. orrialdean.