Arreta eta mantenimendua
Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko produktu bat da, eta kontuz erabili behar da. 
Hurrengo proposamen hauek garantiaren estaldura babesten lagunduko dizute.
•
Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek edo 
egoera bustiek, zirkuitu elektronikoak erdoil ditzaketen mineralak izan ditzakete. Zure 
gailua bustiz gero, atera bateria, eta utz iezaiozu guztiz lehortzen berriz jarri baino 
lehen.
•
Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez betetako tokietan. Atal higikorrak 
eta osagarri elektronikoak honda daitezke.
•
Ez ezazu telefonoa toki beroetan gorde. Tenperatura altuek gailu elektronikoen iraupena 
laburtu, bateriak hondatu eta plastiko batzuk deformatu edo urtu ditzakete.
•
Ez ezazu gorde gailua toki hotzetan. Gailua bere tenperatura normalera bueltatzen 
denean, barruan hezetasuna sor dakioke, eta horrek, zirkuitu elektronikoen plakak honda 
ditzake.
•
Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den modu batean zabaltzen saiatu.
•
Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa. Modu 
zakarrean erabiliz gero, barruko zirkuituen plakak eta atal hauskorrenak apur daitezke.
•
Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk, disolbatzailerik edo garbigarri gogorrik 
telefonoa garbitzeko.
•
Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak buxatu eta funtzionamendu 
egokia galarazi dezake.
•
Erabili ezazu zapi leun, garbi eta lehor bat lenteak garbitzeko; kamera, hurbiltasun 
sentsore edo argi sentsore lenteak esaterako.
•
Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako ordezko antena soilik erabili. 
Baimenik gabeko antena, aldaketa edo atxikitako elementuek, gailua hondatu eta irrati 
tresnen araudien urratze bat suposa ditzakete.
•
Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire librean.
80
S e g u r t a s u n a r i b u r u z k o i n f o r m a z i o g e h i g a r r i a
•
Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasun kopia bat, kontaktu eta agendako 
oharrak, esaterako.
•
Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen etekinik onena ateratzeko, itzal ezazu 
telefonoa eta ken iezaiozu bateria.
Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria, kargatzaile edo beste edozein 
ekipamendurentzat. Telefonoren bat ongi ez badabil, eraman ezazu zure inguruan dagoen 
baimendutako zerbitzu gunera.
Botatzerakoan
Gurutzedun zaborrontziak zure produktuan, idazkietan edo paketean, adierazten 
duen bezala, funtzionatzeari uzten dioten produktu elektriko, elektroniko, bateria 
eta metagailuak toki berezietan biltzen dira. Hau Europar Batasunean eta bilketa 
sailkatua eskuragarri dauden beste herrialde batzuetan bete beharrekoa da. 
Produktu hauek ezin dira sailkatu gabeko udal-zabortegietan bota. 
Produktuak bilketa guneetara eramanez zaborrak kontrolik gabe uztea saihesten 
laguntzen duzu eta baliabide materialak berrerabiltzera bultzatu. Produktu 
hornitzaileak, tokiko zabortegi arduradunek, produkzio ardurako erakunde 
nazionalek eta tokiko Nokiaren ordezkariek xehetasun gehiago eskain diezazkizuke. 
Produktuaren ekologia aitorpena ikusteko edo hondatutako produktua nora itzuli 
jakiteko zoaz helbideko zure herrialdearen informazio atalera.