 
Software eguneratzeak
Baliteke Nokiak software eguneratzea, funtzio berriak, hobekuntza edo erabilera hobetuak 
sortzea. Ordenagailuko Nokia Software Updater aplikazioaren bidez eska ditzakezu 
eguneratze hauek. Gailuaren softwarea eguneratzeko, Nokia Software Updater aplikazioa 
eta Microsoft Windows 2000, XP edo Vista sistema eragilea instalatuta daukan PC 
bateragarri bat beharrezkoak dira, eta baita banda zabaleko interneteko sargunea eta 
datuen kable bateragarria gailua ordenagailura konektatzeko ere.
Informazio gehiago lortu eta Nokia Software Updater aplikazioa deskargatzeko zoaz 
www.nokia.com/softwareupdate helbidera edo zure tokiko Nokiaren webgunera.
Zure sareak hari gabeko software eguneratzeak onartzen baldin baditu, hauek gailuaren 
bidez ere eska ditzakezu. Ikus “Softwarea eguneratu”, 70. orrialdean.
 
9
L e h e n u r r a t s a k
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate handiak transferi daitezke zure 
zerbitzu hornitzailearen sarearen bidez. Datuak igortzeko tarifei buruzko informazioa 
jasotzeko, jo ezazu zure zerbitzu hornitzailearengana.
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura konektatu.