Nokia 6220 classic - SEGURTASUNA

background image

SEGURTASUNA

Jarraibide erraz hauek irakurri. Jarraibideok ez betetzea arriskutsua edo legez kanpokoa izan
daiteke. Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzailearen gida osoa irakurri.

MODU SEGURUAN PIZTU

Ez piztu telefonoa haririk gabeko telefonoak erabiltzea debekatuta baldin
badago edo interferentziarik edo arriskurik sor baliteke.

ERREPIDEAN KONTUZ IBILTZEA DA GARRANTZITSUENA.

Herri bakoitzeko arau guztiak bete. Gidatzeko orduan, eskuak beti libre
eduki autoa gidatzeko. Gidatzen ari zarenean, errepidean kontuz ibiltzea
da garrantzitsuena.

INTERFERENTZIAK

Haririk gabeko telefono guztiek interferentziak jasan ditzakete, eta horrek
telefonoaren jarduna kaltetu dezake.

DEBEKATUTAKO TOKIETAN ITZALI

Telefonoa erabiltzeko murrizketa guztiak bete. Hegazkinetan eta medikuntzako
tresneria, erregai, produktu kimiko edo leherketen arriskua duten guneen
inguruan telefonoa itzali.

ZERBITZU HOMOLOGATUA

Langile homologatuek bakarrik instalatu edo konpondu dezakete telefonoa.

OSAGARRIAK ETA BATERIAK

Osagarri eta bateria homologatuak soilik erabili behar dira. Ez konektatu
produktu bateraezinik.

URAREKIKO ERRESISTENTZIA

Zure telefonoak ez du urarekiko erresistentziarik. Lehor manten ezazu.

Zure telefonoa

Gida honetan deskribatutako hari gabeko gailua GSM 850, 900, 1800 eta 1900 eta UMTS
900 eta 2100 sareetan erabiltzeko baimenduta dago. Sareei buruzko informazio gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.

Telefonoko aukerak erabiltzeko garaian, lege guztiak bete eta tokian tokiko ohiturak eta
besteen pribatutasun eta legezko eskubideak errespetatu behar dira, copyright eskubideak
barne.

Copyright babesak direla eta, irudiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu, igorri
edo bidali edo birbidaltzea galarazita egon liteke.

Zure telefonoan hainbat konektibitate metodo onartzen ditu. Ordenagailuek bezalaxe,
telefonoak ere birusak eta bestelako eduki kaltegarriak jaso ditzake. Mezu, konektibitate
eskaera, bilaketa eta deskargekin kontu berezia izan. Software kaltegarrien aurkako babes

background image

7

S E G U R T A S U N A

egokia eskaintzen duten iturri fidagarrietako zerbitzu eta softwareak bakarrik instalatu eta
erabili. Hala nola, Symbian Signed ziurtagiria dutenak edo Java Verified™ azterketa gainditu
dutenak. Zure telefonoan eta hari konektatutako edozein ordenagailutan birus kontrako edo
bestelako segurtasun softwarea instalatzea gomendatzen da.

Zure telefonoak bitartekarien webguneetarako lotura eta laster-markak izan ditzake
instalatuta. Zure telefonoaren bitartez beste bitartekarien webguneetara sartzeko aukera
izan dezakezu. Bitartekarien webguneak ez daude Nokiarekin afiliatuta eta Nokiak ez du
hauen inolako ardurarik bere gain hartzen. Webgune hauetara sartzea erabakiz gero, eduki
edo segurtasun neurriak hartzea gomendatzen da.

Oharra: Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak piztuta egon behar
du. Ez piztu telefonoa, haririk gabeko gailuen erabilerak interferentziarik edo
arriskurik sor badezake.

Bulegoko aplikazioek Microsoft Word, PowerPoint, eta Excel-en (Microsoft Office 2000,
XP, eta 2003) ezaugarri orokorrak onartzen dituzte. Fitxategi mota guztiak ezin dira ikusi
edo aldatu.

Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren segurtasun-kopiak egin edo informazio
hori idatziz gordetzea gomendatzen da.

Ekintza luzeetan zehar, adibidez, bideo dei batean zehar edo abiadura handiko datu konexio
batean, baliteke telefonoa berotzea. Gehienetan hau normala izaten da. Telefonoa ongi ez
dabilela irudituko balitzaizu, eraman ezazu zure inguruan dagoen baimendutako zerbitzu
gunera.

Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida irakurri,
segurtasunari buruzko xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu bateraezinik.

Sareko zerbitzuak

Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-hornitzaile baten harpidedun izatea
beharrezkoa da. Telefonoko aukera askotan sareko aukera bereziak behar dira. Aukera horiek
ez daude erabilgarri sare guztietan, zenbait sarek zerbitzu-hornitzaileekin akordio bereziak
izatea eska dezakete sareko zerbitzuak erabili aurretik. Zure zerbitzu-hornitzaileak azal
diezazuke zerbitzuaren funtzionamendua, baita honen kostua ere. Sare batzuek muga
batzuk jartzen dituzte, sareko zerbitzuak erabiltzeko garaian. Esate baterako, sare batzuek
ez dituzte hizkuntzei lotutako karaktere eta zerbitzu guztiak onartzen.

Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera ezgaitzeko edo ez aktibatzeko eskatu
liezazuke. Kasu horretan, aukera horiek ez dira telefonoko menuan agertuko. Era berean,
telefonoak konfigurazio berezia izan dezake, menuen izen, hurrenkera edo ikono
desberdinak izanik, adibidez. Azalpen gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu
hornitzailearengana.

Telefono honek TCP/IP protokoloetan dabiltzan WAP 2.0 protokoloak (HTTP eta SSL)
onartzen ditu. Halere, telefonoko zenbait aukera erabili ahal izateko, adibidez, arakatzaile
zerbitzuak, posta elektronikoa, push to talk edo multimedia mezularitza, sareak teknologia
horiek onartu behar ditu.

background image

8

L a g u n t z a

Bateria kendu

Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargatzailea deskonektatu.